top of page

Junes Casenave Harigile (Santa Grazi, Zuberoa, 1924). Aita oihantzaina (iguraina) zuen eta biarnesa zen; ama, berriz, euskalduna. Lana, fedea eta euskara dira, Txomin Peillenek erranaren arabera, gure Junes biziaren hiru gakoak. Lehenik, apaiza da, betharramdarra. Hogei urte baino haboro eginak ditu Altzai herrian, nahiz eta hamar parrokia ere bazituen bere ardurapean. Bigarren, apaiz-lana ez ezik, irakasle eta pedagogo ere izana da Limoges-en (Frantzia) eta Donapaleun. Hirugarrenik, euskara zuberotarra: hamaika pastoral ditu taularatuak, eta beste hainbat gorderik, zain. Euskara-Frantsesa eta Frantsesa-Euskara hiztegia eginak ditu, testamentu berria euskaraz emana, latin-euskara hiztegia ere egina, olerkiak… Bestelako lanak ere idatzi ditu, baita sari garrantzitsuak eskuratu ere. Hona hemen horietako batzuk:

 

Antzerkiak

Toribio Altzaga, Pette Basabürü (1980)

“                      “ , Agota (1992)

Ipuinak

E.K.E. saria Zankamehe (1986)

Maiatz saria, Ezpondari bürüz (1989)

Hendaia hiria, Elürte (1989)

Olerki ohore sariak

Jeux Floraux du Pays Basque, Angelun (1999)argitaratu zen.

Sarako Biltzar saria, Sara (2000)

Agosti Xaho saria, Atharratze (2005)

 

Euskaltzain urgazle da 1982. urtetik, eta Ohorezko Euskaltzain izendatu zuten 2000. urtean.

Basabürüko ipuinak 1997an argitaratu zen.

bottom of page